XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xuberoan ez ezik Lapurdin eta bere hiriburuan hedaturik zen protestantismoa eta jansenismoa.

Adibidez, baionesa zen Jean Duvergier de Hauranne Etcheverry, Saint-Cyran ospetsua, bere lagun holandar Cornelius Jansenius jaunarekin jansenismoaren buru eta arima.

Hauen dotrina, zenbaiten iritziz kalbinismoa bezalakoxea zen, erdiprotestantismo mota bat, euskaldunen artean kalte handiak sortu zituena: .

Saint-Cyran-ek Lancelot gramatikariari idatzitako gutun batean Silvain Pouvreau euskal idazleaz zioen, berak giristino on egitea lortu ez zuena Baionako apezpikuak apaiz eta arimen artzai bihurtu zuela; eta berak, antza, ongi ezagutzen zuen Pouvreau, bere etxean zerbitzari egon eta bertan euskara ikasi baitzuen.

Euskalerrian baino areago Biarnon, eta hemen ez ezik Frantzia osoan zehar nahiko zabaldurik ziren protestantak, gizarte maila orotariko jendeak biltzen zirelarik beren batzarretan, eta letra gizon ospetsuak ez ziren falta, hala nola Sponde eta Belatarrak euskaldunen artean, Laurent Drelincourt, Claude, Ancillon, Abadie, etabar luze bat.

Honela aipatzen dizkigu Cogny historiagileak: .

Halere Ducéré-k dioskunez, kaputxinoak beti izan ziren oro oso katoliko eta ez zuen inoiz ia inork bere kontzientziarik traditu, Gavarni izeneko batek ezik, eta 1661. urteko abuztuaren bian Baionako apezpiku zenak, Olze jaunak eskatu zienean, denek zinatu omen zituzten formula guztiak.

Antza, ez zuen ezagutu Pierre d`Urte.